Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2018ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3488

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide objektiboa aitortzeko eskaeren zuzenketa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesduna Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13-5, 20004 Donostia) ager daiteke bost eguneko epean zuzenketaren edukia ezagutzeko, eta, iragarkia BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hamar eguneko epea izango du alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2018ko ekainaren 25a.

Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala