Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2018ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3480

EDIKTUA, errentamendu-kontratua azkentzeari buruz bideratutako 937/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 937/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bilboko Udal Etxebizitzak T.E.A.

Abokatua: Regina Ornilla Umaran.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Ignacio Begoña Ibarraren jaraunsleak, jaraunspen jasogabea edo kausadunak eta okupatzaileak.

Gaia: errentamendu-kontratua azkentzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-20an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Bilboko Udal Etxebizitzak T.E.A.ren ordezkaritza prozesalak jarritako demanda, Ignacio Begoña Ibarraren jaraunsleen –jaraunspen jasogabea edo kausadunak– eta okupatzaileen aurka, eta, beraz, suntsitutzat jotzen dut Larrakoetxe kaleko 1. zenbakiko 2.An kokatutako etxebizitzaren gaineko errentamendu-kontratua, Ignacio Begoña errentariaren heriotzagatik. Beraz, demandatuak kondenatzen ditut deklarazio hau onartu eta betetzera, eta etxebizitza libre eta hutsik eta demandatzailearen esku uztera; eta ohartarazten zaie, gainera, borondatez hala egiten ez badute, kaleratuak izango direla.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4705000000089317. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ignacio Begoña Ibarra jaunaren jaraunsleen –jaraunspen jasogabea edo kausadunak– eta okupatzaileen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko apirilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala