Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2018ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3475

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2018ko diru-laguntzak emateko osatu behar den balorazio-batzordeko bokalak izendatzen eta argitara ematen dituena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 3ko Agindua, museo eta bildumetarako 2018. urteko diru-laguntzak iragartzen eta arautzen dituena.

Agindu horren 13. artikuluak dioenez, balorazio-batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera jakinaraztea. Hauek izango dira kideak:

Batzordeburua: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.

– Itziar Azua Brea andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Paul Esnaola San Sebastian jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria; idazkari-lanak egingo ditu.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala