Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2018ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3474

AGINDUA, 2018ko ekainaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak, eta berriak izendatzearen berri ematen.

Azaroaren 7ko 219/2000 Dekretuaren bidez sortu eta arautu zen Kulturaren Euskal Kontseilua. Ondoren, otsailaren 5eko 27/2008 Dekretua jarri zen indarrean, Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen duena. Aipatutako dekretu horren arabera, kulturaren partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako goi-mailako kide anitzeko organoa da Kulturaren Euskal Kontseilua. Dekretu horretan aitortzen zaizkion edo aurrerantzean aitor dakizkiokeen beste zeregin batzuez gain, bere funtsezko zeregina izango da Kulturaren Euskal Plana doitu, garatu eta ebaluatzekoa. Plan horretan, beste gauza batzuen artean, jasoko dira jarduteko zeharkako jomugak, baita kultur ondarearen, museoen, artxibategien, liburu eta liburutegien, ikus-entzunezkoen, musikaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen arloetan sektorekako garapenak egitea ere.

Otsailaren 5eko 27/2008 Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutakoaren arabera, beste kideen artean, «Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatutako hogeita hamabi pertsona, gehienez ere, izendatuko dira. Kide horiek euskal kulturaren eremu eta erakundeek pertsona ospetsuen artean proposatutakoak izango dira euren ordezkari izateko».

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez, Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu, berriztatu eta berriak izendatu ziren.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu, berriztatu eta berriak izendatzeko 2018ko ekainaren 19ko Aginduaren berri ematea, ondoren datorrena jasotzen duena:

– Pertsona ospetsuen kolektiboaren ordezkari gisa ondoren zerrendatutako pertsonei Kulturaren Euskal Kontseiluaren alde egindako lanak eskertzea eta kargutik kentzea:

1.– Lorea Agirre Dorronsoro andrea.

2.– Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea.

3.– Xabier Berzosa Cuende jauna.

4.– Ander De la Fuente Arana jauna.

5.– Michel Gaztambide Muñoz jauna.

6.– Beatriz Herráez Diéguez andrea.

7.– Goyo Layana Martínez jauna.

8.– Ismael Manterola Ispizua jauna.

9.– Itziar Okariz Ijurko andrea.

10.– Ana Pimenta Hernández andrea.

11.– Francisco Javier Tellería De la Fuente jauna.

12.– Iban Zaldua Gonzalez jauna.

– Pertsona ospetsuen kolektiboaren ordezkari gisa ondoren zerrendatutako pertsonak Kulturaren Euskal Kontseiluan ordezkari gisa berriztatzea:

1.– Iban Arantzabal Arrieta jauna.

2.– Oier Araolaza Arrieta jauna.

3.– Iñigo Argomaniz Bengoechea jauna.

4.– Iker Arroniz Nazabal jauna.

5.– Patxi Azpillaga Goenaga jauna.

6.– Jon Bagües Erriondo jauna.

7.– Jose María Barandiaran Galdós jauna.

8.– Anabella Barroso Arahuetes andrea.

9.– Maialen Beloki Berasategui andrea.

10.– Olatz De Andrés Zubillaga andrea.

11.– Jose Agustin Iturri Plaza jauna.

12.– Ana López Asensio andrea.

13.– Asier Madarieta Juaristi jauna.

14.– Inguma Martinez Cordero jauna.

15.– Cristina Ortega Nuere andrea.

16.– Fernando Sáenz de Ugarte Balza jauna.

17.– Iñaki Salvador Gil jauna.

18.– Frank Suarez Istebot jauna.

– Ondoren zerrendatutako pertsonak Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea, pertsona ospetsuen kolektiboaren ordezkari gisa:

1.– Lucía Agirre López andrea.

2.– Maite Barrio Olano andrea.

3.– Marian Fernandez Pascal andrea.

4.– Maite Goñi Eizmendi andrea.

5.– Mertxe Perez de Ciriza Valencia andrea.

6.– Natxo Rodríguez Arkaute jauna.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala