Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2018ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3471

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatu esleitzeko hautaketa-prozesuari».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2018ko ekainaren 8ko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduaren gaztelaniazko argitalpenean; agindu horren bidez, hasiera ematen baitzaio Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatu esleitzeko hautaketa-prozesuari (2018ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Hirugarren gertakarian, 2018/3236 (3/1) orrialdean, hau dioen lekuan:

«3.– Mediante resolución del Delegado Territorial de Vivienda de Bizkaia de fecha 7 de mayo de 2018 se ha otorgado la calificación provisional de viviendas de protección oficial a la promoción de 96 viviendas de protección oficial sita en Bilbao, en Txurdinaga, bajo el número de expediente EB2-0595/18-LC-000.»

hau esan behar du:

«3.– Mediante resolución del Delegado Territorial de Vivienda de Bizkaia de fecha 7 de mayo de 2018 se ha otorgado la calificación provisional de viviendas de protección oficial a la promoción de 48 viviendas de protección oficial sita en Bilbao, en Txurdinaga, bajo el número de expediente EB2-0596/18-LT-000.»


Azterketa dokumentala