127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3456
EDIKTUA, 2812/2018 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Nire kargurako epaitegi honetan, 2812/2018 espedientea bideratu da, Langraiz Okako espetxeko preso izandako Mohamade Morssali-ri baldintzapeko askatasuna errebokatzekoa. Presoa Oranen (Argelia) jaio zen, 1980-06-01ean (NAN zk.: X4941645A), Sarah eta Aljmida-ren semea da, eta Barakaldon izan zuen azken helbidea, Olano kaleko 12 zenbakian, 2.D solairuan. Egun, helbide ezezaguna du. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2018-04-20an, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz:
«Baldintzapeko askatasuna errebokatzea Mohamade Morssali presoari, kausa honetan:
– Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 664-08 betearazpena.
– Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 182-08 PL.
– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 713-08 betearazpena, haren egunetik aurrera ondorioak izango dituena. Hortaz, presoak espetxera itzuli beharko du.»
Mohamade Morssali, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 16an; jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela hiru eguneko epean ediktu hau jakinarazten denetik hasita.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.