127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3454
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 351/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
351/2016-MM hitzezko judizioa.
101/2017 EPAIA
Getxo, bi mila eta hamazazpiko ekainaren hamabosta.
Nik, Rebeca del Campo Diez, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6. zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko magistratu-epaileak, ikusi ditut erantzukizun zibilari buruzko 351/2016 hitzezko judizioko autoak. Hona hemen alderdiak: batetik, Jesús Pinedo Otaola, demandatzailea, Iciar Arcocha Torres prokuradoreak ordezkatua eta Luis Alberto Pedrosa Rodero letraduak lagundua, eta, bestetik, demandatu gisa, M.ª Pilar Alonso Antolín, auzi-ihesian bera.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Arcocha Torres prokuradoreak, Jesus Pinedo Otaolaren ordez eta izenean, Maria Pilar Alonso Antolinen aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut:
1.– Bere etxebizitzako balkoiaren itxitura konpontzera.
2.– Auzi-jartzaileari ehun eta hirurogeita hiru euro eta hogeita hamabost zentimo (163,35) ordaintzera.
3.– Aurreko zenbateko horrek demandaren egunetik aurrera sortutako legezko interesa ordaintzera; zenbatekoa bi ehunekotan gehituko da ediktu honen egunetik aurrera.
4.– Kostuak ordaintzera.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hamabostean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.