Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3453

EDIKTUA, kontratua suntsiarazteari buruzko 672/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da 672/2017 prozedura arruntean. Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratu da prozedura hori, judizio arruntari buruz, Liberbank S.A.k eskatuta, Margarita Borja Diazen aurka. Epaiaren idazpurua eta epaitza honako hauek dira, kopiatuta:

106/2018 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodriguez andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Liberbank S.A.

Abokatua: Monica Reche Castillo.

Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere.

Alderdi demandatua: Margarita Borja Diaz, auzi-iheslaria bera.

Judizioaren gaia: kontratua suntsiaraztea.

EPAITZA

Baiesten dut Maria Concepción Imaz Nuere epaitegietako prokuradoreak Liberbank, S.A.ren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Margarita Borja Díazen aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 13.443,05 euro, eta diru-kopuru horrek ebazpen hau ematen denetik aurrera sortzen duen legezko interesa, bi puntu gehituta. Judizio honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4750 0000 00 0672 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Margarita Borja Díaz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 23an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala