Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3373

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 12koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, desjabetze-espediente bateko zenbatekoen kontsignazioa jakinarazteko dena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, eta «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» deritzon desjabetze-espedientearen eraginpeko 03 eta 08-2 finkei dagozkien balio justuak ordaindu ezin izan direnez, iragarki hau argitaratzen da jakinarazteko Euskadiko Gordailu Kutxa Nagusian kontsignatu direla aipatutako proiektuak finka horietan eragindako kalteari dagozkion balio justuak, eta haien eskura geratzen direla, eskatu bezain laster bakoitzari dagokion partaidetza emateko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 12a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala