Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3370

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2017ko behi ume-hazleak dituzten ustiategiei lotutako laguntzaren % 90 emateko eta agintzeko den ebazpena.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beroien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuragarri daude (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala