Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3366

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 671/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 671/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alberto Besga Bejarano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Maider Polo Solleiro eta Aritz Garcia de Andoain.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-03an. Hona hemen epaitza:

90/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 671/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek baitira alderdiak:

Demandatzailea: Alberto Besga Bejarano, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatuak: Maider Polo Solleiro eta Aritz Garcia de Andoain, auzi-ihesean.

EPAITZA

Baiesten dut Alberto Besga Bejaranok Maider Polo Solleiroren eta Aritz Garcia de Andoainen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 269,81 euro gehi ebazpen honen hirugarrengo oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera.

Maider Polo Solleirori eta Aritz Garcia de Andoaini ezartzen dizkiet kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela, eta, beraz, ezin dela apelazio-errekurtsorik jarri beraren aurka, urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera (urriaren 10eko 37/2011 Legearen bidez aldatua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Maider Polo Solleiro demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala