Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3364

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 113/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 113/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Maria Carmen Rodriguez Ferreras-ek eskatuta, Patricia Arevalo Santusteren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut María Carmen Rodriguez Ferrerasek Patricia Arevalo Santusteren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila eta hirurogeita hamahiru euro eta laurogeita bi zentimo (4.073,82 euro) ordaintzera. Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, epai honen egunetik ordainketa gauzatu arte. Eragindako prozesu-kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Eta Patricia Arevalo Santuste demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala