Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3362

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 156/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 156/2017 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Amal Choukri-k eskatuta hasi da, El Mostafa Rahimi-ren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

63/2018 EPAIA

Epailea: Ana Rosa Rincón Varona.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Amal Choukri.

Abokatua: Ainoa Peil.

Prokuradorea: Miren Irune Gorroño Menchaca.

Alderdi demandatua: El Mostafa Rahimi.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Osorik baiesten dut Miren Irune Gorroño Mentxaka epaitegietako prokuradoreak Amal Choukri-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den El Mostafa Rahimi-ren aurkakoa. Horrenbestez, Amal Choukri-ren eta El Mostafa Rahimi-ren arteko ezkontza desegintzat jotzen dut. Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak. Halaber, aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera. Azkenik, behin betiko neurri hauek hartu ditut:

1.– Guraso-ahalaren erabilera Amal Choukri amari soilik esleitzen zaio.

2.– XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunen zaintza eta jagoletza Amal Choukri amari soilik esleitzen zaizkio. Ez da adingabeen eta aitaren arteko bisita- eta komunikazio-erregimenik ezartzen.

3.– Seme-alaba komunei eta amari esleitzen zaizkie familiaren etxebizitzaren erabilera eta luperketa (Zubiaur tar Kepa kalea 39, 5-A, Bermeo).

4.– El Mostafa Rahimi aitak mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunentzat, 300 euro hilean (150 euro seme-alaba bakoitzagatik). Hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan sartu beharko du pentsio hori, amak hartarako izendatzen duen kontuan. Urtean 12 hilabetez ordaindu beharko du. Zenbateko hori EINak edo haren ordezko erakundeak ezarritako KPIaren arabera eguneratuko da, urtero.

Ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, bakoitzak % 50. Akordiorik ezean, honako hauek hartuko dira ezohiko gastutzat: osasun-gastuak (osasun-sistema publikoak edo kontratatutako mediku-mutualitateak estaltzen ez duten mediku-laguntza, odontologia-tratamendua, ortodontzia, ortopedia, optika eta logopedara edo psikologora joatea, edota Gizarte Segurantzak edo gurasoak kide diren bestelako mutualitateek edo erakundeek estaltzen ez dituzten farmazeutikoak) edo hezkuntza-gastuak (irakasleek edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo indartze-eskolak, eskolaz kanpoko jarduerak, txangoak eta kanpamentuak). Eta, une honetan aurreikus ezin daitezkeen guztiak, beharraren irizpideak eta gastuaren kontzeptua aintzat hartuz, betiere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta pertsonatutako alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4769000000015617). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Prozedura Zibilaren Legearen 774.5 artikuluaren arabera, epai honen aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute indargabetuko epai horretan hartutako neurrien eragingarritasuna. Aurkaratzeak neurrien gaineko erabakiei soilik eragiten badie, idazkari judizialak deklaratuko du dibortzioari buruzko erabakiaren irmotasuna.

Irmoa delarik, jakinaraz bekio dagokion Erregistro Zibilari, ondorio egokiak sor ditzan. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta El Mostafa Rahimi demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala