
124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3357
EDIKTUA, usukapioz eskuratzeko bideratutako 593/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 593/2016-C judizio arrunta.
Demandatzailea: Felicia Rivero Suárez.
Prokuradorea: Patricia Lanzagorta.
Demandatuak: José Justo Alvárez eta Pilar Oliveira.
Gaia: usukapioz eskuratzea.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Fede ematen dut:
593/2016 judizio arruntean, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratu María José Galindo Oleak, 2018ko maiatzaren 10ean.
José Justo Alvárez eta Pilar Oliveira non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaie. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamalauan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS