Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3356

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 281/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 281/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sendoa Millan de la Pinta.

Abokatua: Luis Rivero Coria.

Prokuradorea: Amalia Allica Zabalbeascoa.

Demandatua: Valeriu Caprosu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 49/2018 epaia eman da 2018-02-28an. Hona hemen epaitza:

49/2018 EPAIA

Epailea: Covadonga Gonzalez Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Sendoa Millan de la Pinta.

Abokatua: Luis Rivero Coria.

Prokuradorea: Amalia Allica Zabalbeascoa.

Alderdi demandatua: Valeriu Caprosu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordaina.

EPAITZA

Amalia Allica Zabalbeascoa prokuradoreak Sendoa Millán de la Pinta jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda ezetsi egiten dut, Valeriu Caprosu jaunaren aurkakoa. Aipatu demandatua absolbitu behar eta absolbitu egiten dut demandaren idazkian dauden eskaeretatik eta judizio honetan sortutako prozesu-kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4708 0000 04 0281 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Valeriu Caprosu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala