Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2018ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3349

AGINDUA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Alboan Fundazioa»ren estatutuen 15. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko apirilaren 18an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Alboan Fundazioaren» estatutuen 15. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2017ko abenduaren 18an. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.

Bigarrena.– Estatutuetan egin den aldaketaren arabera, fundazioko presidenteorde exekutiboaren lanpostua sartu da, baita hautaketa-prozedura egokia ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 37. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 33.1. artikuluan, eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 44. artikuluan. Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Bilboko (Bizkaia) «Alboan Fundazioa»ren estatutuen 15. artikuluaren aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2017ko abenduaren 18an erabakitakoaren arabera. Inskripzioa agindu hau ematen den egunean egingo da, 2018ko apirilaren 12an Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo zk.: 657) egin zen eskritura publikoan ezarritakoa betez.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 5a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala