Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3310

IRAGARKIA, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Agindua jakinarazten duena, zeinaren bidez SAN 48A001-44-2016 zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten baita.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakinarazten da 2018ko otsailaren 26an Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agindua eman zuela, eta agindu horren bidez ezetsi egin zuela interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Legezko ohartarazpenak:

1.– Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

2.– Interesdunak eskura dauka agindu horren testu osoa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan, Bilbon (Recalde zumardia 39-A).

3.– Honela ordaindu beharko da zehapena:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzerakoan, adierazi beharko da zein den zigortuaren izena (Andalutec Reparaciones, S.L.) eta espediente-zenbakia (SAN 48A001-44-2016), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala