Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3304

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 73/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 73/2016 dibortzioa.

Paloma Colsa Lloreda andrea, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Judizio horretan, antolaketa-eginbide bat eman da 2018-04-13an, eta, haren bidez, adierazten da 2018-05-08an egingo dela jarduketa hauetako ahozko ikustaldia, 11:00etan, Bilboko 1 zenbakiko Epaitegiko judizio-aretoan (Buenos Aires kalea, 1. solairua).

Youssef Ben Larbi demandatuari jakinarazten zaio epaitegi honetako Idazkaritzan eskuragarri duela antolaketa-eginbidearen kopia, 2018-04-13koa, non adierazten baitzaio zer egunetan egingo den jarduketa hauetako ahozko ikustaldia.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki da ediktu hau argitara ematea epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hain zuzen ere jakinarazteko ahozko ikustaldia 2018-05-08an egingo dela.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko apirilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala