Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3299

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruz bideratutako 728/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Jose Maria Ortuondo Rocandio jaunak, Bilboko 10 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Epaia eman du Marta Iciar Fernandez-Hierro Martinez epaitegi honetako magistratuak 728/17 prozedura arruntean, 2018ko maiatzaren 23an.

Ezinezkoa izan da Ventask Comunicacion e Imagen S.L. sozietatearekin harremanetan jartzea. Horrenbestez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio aukera dagoela ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jartzeko.

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu daiteke ebazpen horren edukia osoa.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 24a.


Azterketa dokumentala