Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3297

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 283/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 283/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria Fidelina Torres.

Abokatua: Luis Miguel Mateo Criado.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Demandatua: Denis Conrado Baquedano.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-27an. Hona hemen epaitza:

XEDATZEN DUT:

Baietsi egiten dut María Fidelina Torres andreak Denis Conrado Baquedano Oyuela jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta,

1.– XXXXX eta XXXXX adingabeekiko guraso-ahala amari esleitzen zaio esklusiboki.

2.– Adingabekoen zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio.

3.– Ez da kosturik ezarri behar.

Jakinaraz bedi, eta, ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean, jakinarazten den egunetik, Probintzia-auzitegia jakinaren gainean egon dadin, PZLren 455. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Hugo Calzón Mahía jaunak horrela erabaki, agindu eta sinatzen du.

Denis Conrado Baquedano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2018ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala