Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3294

AGINDUA, 2018ko ekainaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita «Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren (AGB) baldintza-agiria.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez eman zen argitara «Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren (AGB) baldintza-agiria (2013ko apirilaren 22ko EHAA, 76. zk.).

2016ko maiatzaren 12an, «Euskal Okela / Carne Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren batzorde profesionalak, interes legitimoa duen elkartea denez, adierazpen geografiko babestu horri buruzko baldintza-agiria aldatzeko eskatu zuen.

Aldaketa elkarteari buruzkoa da, eta dena multzokatu nahi dute apartatu bakar batean, «Produktuaren ziurtapena» izenburupean, eta bertan sartu puntu hauetako eduki guztiak: «Kanalen eta zatitzeen ziurtapena» eta «Haragiaren ziurtapena».

Munta txikiko aldaketatzat jotzen denez, ez zaio aplikatu behar Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 Erregelamenduaren (EB) 53. artikuluko 2. apartatua –nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideei buruzkoa–.

Hori dena kontuan izanik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea «Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren (AGB) baldintza-agiria.

«Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren (AGB) baldintza-agiria Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 20ko Aginduaren eranskina da, haren bidez onartu zen «Euskal Okela / Carne de Vacuno del País Vasco» adierazpen geografiko babestuaren (AGB) baldintza-agiria, eta honela aldatuko da:

«Kanalen eta zatitzeen ziurtapena» eta «Haragiaren ziurtapena» apartatuen edukia bateratuko da, eta «Produktuaren ziurtapena» izenburuko apartatuan sartuko da, honela idatzia:

«Azienda sakrifikatu ondoren, kanal bakoitza baloratu eta kalifikatuko da. Baldintza-agiriko baldintza guztiak betetzen dituzten kanalak eta zatiak bakarrik bereiziko dira, TRAZ-CVC dokumentuan xedatutakoaren arabera, unean-unean indarrean den bertsioa aintzat hartuta.

Behar diren baliabideak dituzten operadore baimenduek baizik ezingo dute komertzializatu ziurtapena duen haragia, baldin eta haragia kontserbatu, manipulatu, erakutsi eta salmentak egokiro egin baditzakete.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala