Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2018ko ekainaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3291

AGINDUA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Ortzadar / Ortzadar Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan egindako aldaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko martxoaren 13an, eskabide bat jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, eta, han, eskatzen zen Fundacion Ortzadar / Ortzadar Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2017ko azaroaren 3an. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.

Bigarrena.– Aipatutako artikulua aldatzen da, hain zuzen fundazioak xedeak betetzeko egiten dituen jarduerak gehitzeko.

Hau da, estatutuak aldatuta, helburuak betetzeko egiten diren jarduerak gehitzen dira, barnean hartzen baitira honako arlo hauekin lotutakoak: gizartea, kultura, hizkuntzalaritza, ingurumenaren babesa eta iraunkortasuna, biodibertsitatea, bai eta berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea eta haien eskubideen defentsa ere.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak, 2018ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, onartu du fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa, eta espedientearen ebazpen-proposamena egin du, honako hauek kontuan hartuta:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duenak) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duenak) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretuak) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoak) 3.1 artikuluan.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 37. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 33.1 artikuluan, eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 44. artikuluan. Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu hau ematen den eguneko datarekin, Bilboko (Bizkaia) Fundacion Ortzadar / Ortzadar Fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa, fundazioaren patronatuak 2017ko azaroaren 3an erabakitakoa. 2018ko martxoaren 5ean Ignacio J. Gomeza Eleizalde notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo zk.: 259) jasorik dagoen moduan egingo da inskripzioa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala