Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2018ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3283

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 7/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 7/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Panificadora Lakua, S.L.

Abokatua: Julio Vazquez Diaz de Garayo.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Demandatua: Guillermo Vermuyten Gascon.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 97/2018 epaia eman zen, 2018-05-03an. Hau dio epaitzak:

97/2018 EPAIA

Epailea: David Losada Duran jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemezortziko maiatzaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Panificadora Lakua, S.L.

Abokatua: Julio Vazquez Diaz de Garayo.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Alderdi demandatua: Guillermo Vermuyten Gascon.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: kontratuak oro har.

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten da Guillermo Vermuyten Gascónek Panificadora Lakua, S.L.ren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatua kondenatzen da demandatzaileari ordain diezaion bederatzi mila hirurehun eta hamabost euro eta hogeita bat zentimo (9.315,21), gehi ebazpen honen laugarren oinarrian adierazitako berandutze-interesak. Era berean, demandatua kondenatzen da prozedura honek eragindako prozesu-kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (..........) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Guillermo Vermuyten Gascon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala