Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2018ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3275

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 579/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 579/2017 prozedura bideratu da, Dina Bustamante Zelaya andreak eskatuta, Favio Isaac Olivas Vilchez jaunaren aurka. Guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Baiesten dut Dina Bustamante Zelaya andreak aurkeztutako demanda, Favio Isaac Olivas Vilchez jaunaren aurkakoa; horrenbestez, honako neurri hauek onartzen ditut alderdien eta XXXXX alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko:

A) Indarrik gabe uzten da Favio Isaac Olivas Vilchez jaunak XXXXX alaba komunen gainean zuen guraso-ahala; izan ere, amak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 150 eurokoa (75 euro alaba bakoitzeko), senar-emazteen alaben aldekoa eta zaintza ez duen gurasoaren kargura. Hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du guraso horrek pentsioa, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitakoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Betiere, urgenteak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta berariazko eragozpenik jartzen ez bada 10 eguneko epean, beste alderdiak egin behar den gastuaren jakinarazpena behar bezala egiten duenetik hasita (jakinarazpen horretan, adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbat diru ordaindu behar den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Favio Isaac Olivas Vilchez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamalauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala