Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2018ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3274

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 291/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 291/2017 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Silvia Melnychuk-ek eskatuta hasi da, Khalil Moughtanim-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

52/2018 EPAIA

Epailea: Maria Laguna Muro.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hemezortziko maiatzaren bia.

Alderdi demandatzailea: Silvia Melnychuk.

Abokatua: Jose Maria Elola Elizalde.

Prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz De Pinedo.

Alderdi demandatua: Khalil Moughtanim.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

Baiesten dut Silvia Melnychuk-ek aurkeztutako dibortzio-demanda, Khalil Moughtanim-en aurkakoa. Ondorioz, horien bien arteko ezkontzaren deuseztapena erabakitzen dut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta, komunak, erdi bana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan. Horretarako, hogei eguneko epea dago ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, Prozedura Zibilaren Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Apelazio-errekurtso hori Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko maiatzaren bian.

Eta Khalil Moughtanim demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko maiatzaren hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala