Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2018ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3273

AGINDUA, 2018ko ekainaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asier Manero Alvarez jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezko kargutik. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritzan zegoen erakunde horretan.

Bigarrena.– Ane Hernández Sánchez izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritza, eta Asier Manero Álvarez jaunari agintaldia amaitzeko falta zitzaion aldirako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala