Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3254

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratutako 314/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Suministros Azkonizaga, S.L.k hala eskaturik, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian Xabat Lasuen Acarregui eta Carmelo Molina Lopezen aurka bideratutako 314/2017 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira hitzez hitz:

82/2018 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Suministros Azkonizaga, S.L.

Abokatua: Juan Felix Lopez de Armentia Campo.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Alderdi demandatua: Xabat Lasuen Acarregui eta Carmelo Molina Lopez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Suministros Azkoniaga, S.L.ren ordezkaritza prozesalak Xabat Lasuen Acarreguiren eta Carmelo Molina Lopezen aurka (biak auzi-ihesean) jarritako demanda, eta, beraz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: sei mila hirurehun eta berrogeita hamahiru euro eta zazpi zentimo (6.353,07), gehi prozesuko berandutze-interesak, hala badagokio, epai hau jakinarazten denetik zorra erabat ordaindu arte dagozkionak; eta kostuak demandatzaileari ezarriko zaizkio.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (emandako zenbakian). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Xabat Lasuen Acarregui eta Carmelo Molina Lopez demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala