Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3250

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 936/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 936/2016.

Demandatzailea: O.M.C.H.

Abokatua: Maria Adriana Suarez Cabal.

Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego.

Demandatua: Telmo Rodas Salazar.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut O.M.C.H. andreak Telmo Rodas Salazar jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, emandako epaia aldatzen dut, eta Telmo Rodas Salazar jaunari kentzen diot XXXXX seme komunaren gainean zuen guraso-ahala, hemendik aurrera amak baino ezin izango baitu baliatu. Gainerakoan, bere horretan geratzen da emandako epaia.

Sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik ez da hartzen. Beraz, alderdi bakoitzak ordainduko ditu dagozkionak eta bienak direnak erdibana.

Telmo Rodas Salazar demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala