Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2018ko ekainaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3221

EDIKTUA, 358/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Hau jakinarazten dut: epaitegi honetan izapidetzen ari da 358/2016 hitzezko judizioaren prozedura, hitzezko judizioari buruz bideratua Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Juan Guillermo Gurruchaga Medinak, Maria Nuria Gurruchaga Medinak eta Monica Isabel Gurruchaga Medinak eskatuta, Inmaculada Sainz de la Maza Fernandezen, Maria Luisa Sainz de la Maza Fernandezen eta Manuel Elorriaga Uriarteren jaraunsleen aurka. Bada, epaia eman da prozedura horretan 2018ko apirilaren 27an, eta interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Manuel Elorriaga Uriarteren jaraunsleei legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, egungo helbidea zein den ez dakigunez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, aditzera ematen da ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala