Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3196

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita fidantza bueltatzeko eskatu duela B motako joko-areto batek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da Recreativos Alzaga SLk, B motako joko aretoa moduan, fidantza bueltatzeko egin duen eskaera (2010eko abenduaren 9an erregistratu zena, F201001760 zenbakiarekin), zertarako eta, bi hilabeteko epean, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainak 11.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala