Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3190

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 197/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 197/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jose Angel Caballo Temprano.

Alderdi demandatua: Lan Nagusi Construcciones y Fachadas, SL eta Felix Alcedo Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

46/2018 EPAIA

Epailea: Veronica Ponte Garcia.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko apirilaren laua.

Alderdi demandatzailea: Jose Angel Caballo Temprano.

Abokatua: Laura Arcas Capanaga.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Alderdi demandatua: Lan Nagusi Construcciones y Fachadas, SL eta Felix Alcedo Fernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

Nik, Durangoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile Veronica Ponte Garciak ikusi ditut epaitegi honetan 197/2017 zenbakiarekin bideratutako hitzezko judizioko autoak, eginbeharrei buruzkoak: Jose Angel Caballo Temprano da demandatzailea –Elena Astigarraga prokuradoreak ordezkatuta eta Laura Arcas letraduak defendatuta–, eta Lan Nagusti Construcciones y Fachadas, SL entitatea demandatua, auzi-ihesean. Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Jose Angel Caballo Tempranoren legezko ordezkaritzak diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda, Lan Nagusti Construcciones y Fachadas, SL. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta berrogeita hemeretzi zentimoko (1.857,59) printzipala ordaintzera eragindako kalteengatik, gehi ebazpen hau eman denetiko legezko interesak, eta kostuak berariaz ezartzen dizkiot alderdi demandatuari.

Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Magistratua.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko apirilaren lauan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau bulego judizial honetako iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala