Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3187

EDIKTUA, 404/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 404/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Clara Isabel Vicente Pedrón.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Juan Carlos Cabezón Bartolomé.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-17an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Clara Isabel Vicente Pedrón-ek aurkeztu duen demanda. Beraz, Juan Carlos Cabezón Bartolomé kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 602 euro eta 2018ko urtarrilaren 9tik gaur arte zenbateko horrek sortutako interesak; hortik ateratzen den zenbatekoak legezko interesak sortuko ditu, bi puntuz gehituta. Kostuak ere ezartzen dizkiot, sortu baldin badira.

Juan Carlos Cabezon Bartolome demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala