Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2018ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3143

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez dokumentazio-errekerimenduak jakinarazten baitira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak komunikazioak egin ditu, prestakuntza-erakundeei HEEMB Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ingeles mailak ziurtatzeko entitate batekin akordioa sinatuta dutela egiaztatzen duen dokumentazioa eskatzeko.

Ezinezkoa izan da komunikazio horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Errekerimenduak interesdunei jakinarazten zaizkie eta ohartarazten 10 egun baliodun dituztela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eskatutako dokumentazioa aurkezteko, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) edo bestela, zuzenean Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita. Hala egiten ez badute, errekerimenduetan adierazitako prestakuntza-espezialitateei baja emango zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, ebazpen bidez.

Interesdunek eskuragarri dituzte aipatutako errekerimenduen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala