Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2018ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3141

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 340/2017 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 340/2017 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE–.

Abokatua: Diego Zaballos Garcia, Diego Zaballos Garcia eta Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi, Carlos Jose Elorza Arizmendi eta Carlos Jose Elorza Arizmendi.

Demandatua: Barvara, SC, Gure Etxea Bar, Jose Javier Vara Zurdo eta Esther Barquilla Lucas.

Gaia: jabetza intelektuala.

Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2018-01-05ean, eta honako hau da haren xedapen-zatia:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat deklaratzen da prozesu monitorio hau, honako hauen eskariz hasitakoa: Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE–. Prozesua Frente a Barvara SC, Gure Etxea Bar, Jose Javier Vara Zurdo eta Esther Barquilla Lucas-en aurka bideratu da, 757,43 euro erreklamatzeko.

2.– Helaraz bekie dekretua demandatzaileei Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE-ri–, hala behar bada betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Jose Javier Vara Zurdo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala