Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2018ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3140

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 428/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 428/2017 dibortzioa.

Demandatzailea: Pedro Maria Rueda Garcia.

Abokatua: Enrique Martínez Marcos.

Prokuradorea: Maria Regina Aniel-Quiroga Ortiz de Zuñiga.

Demandatua: Kelly Cristiane Abadia de Sousa.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da 2018-02-21ean eta auto argigarriak 2018-04-25ean. Epaitzak eta xedapen-zatiak honako hau diote:

2018ko otsailaren 21eko 99/2018 epaia eta 2018-04-25eko auto argigarriak, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 428//2017 prozeduran emanak. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Pedro Maria Rueda Garcia jauna, Aniel-Quiroga andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Kelly Cristiane Abadia de Sousa andrea (auzi-ihesean, eta ordezkari prozesalik ez duena); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Kelly Cristiane Abadia de Sousa demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala