Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2018ko ekainaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3020

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko apirilaren 25eko Agindua jakinarazten duena, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi eta eten direla Mercantil MMT Servicios Bizkaia SL sozietateari, balio-bizitzaren amaierako ibilgailuak tratatzeko zentroa den aldetik, hondakin arriskutsuak kudeatzeko emandako baimen subordinatuaren ondorio juridikoak, sozietate horrek dituen instalazioetan (Molinaga Bidea z.g., 48180 Loiu, Bizkaia) ibilgailuok deskontaminatu eta desmuntatzeko.

Ezinezkoa izan da ebazpena zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta harentzat banakako jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen-proposamenaren testu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan eskura dezake interesdunak, honako helbide honetan: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 1a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala