Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2018ko ekainaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3014

EDIKTUA, 319/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu den prozeduran honako epai hau eman da. Honela dio hitzez hitz:

267/2017 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Segurcaixa Sociedad Anónima de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Ainhoa Maria Ruiz Hourcadette.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Alderdi demandatua: Jegar.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: poliza ez ordaintzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Fuente Lavín prokuradoreak Segurcaixa SAren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Jesus García jaunaren aurkakoa (haren merkataritza-izena: Jegar). Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.073,78 euro, PZLren 576. artikuluko interesak, eta prozedurako kostuak ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen, BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jegar non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala