Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2018ko ekainaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3013

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2018. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2018ko maiatzaren 22ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduan, zeinaren bidez 2018. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita (2018ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2018/2848 (12/4) orrialdean, 6.4 artikuluan,

honela dio:

«4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Administrazio-bulegoan eta euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai: https:// www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/kultur_sormena/y22-izapide/eu/»

baina honela esan behar du:

«4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Administrazio-bulegoan eta euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai: https:// www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ikusentzunezkoa-garapena/y22-izapide/eu/».


Azterketa dokumentala