
111. zk., 2018ko ekainaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3005
IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 4koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izendatzeari buruzko iragarkia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren iragarkian, Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren izendapenari buruzkoa dena (2018ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 104. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.
Honela dio:
«Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak, Institutuaren antolakuntza eta jarduera Araudia onartzen duen 88/2008 Dekretuaren 13.g) artikuluaren baitan, Imanol Otaegui Michelena jaunaren kontratazioa onartu zuen 2018ko apirilaren 25ean, Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedapen zuzendariaren posturako, Irene Larraza Aizpurua andreak, 2018ko urtarrilak 7an kargua utzi ondoren.»
Baina honela esan behar du:
«Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak, Institutuaren antolakuntza eta jarduera Araudia onartzen duen 88/2008 Dekretuaren 13.g) artikuluarekin bat, Imanol Otaegui Michelena jaunaren kontratazioa onartu zuen, 2018ko apirilaren 25ean, Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren posturako, eta 2018ko maiatzaren 22an hasi da zerbitzua ematen, Irene Larraza Aizpurua andreak 2018ko urtarrilaren 7an amaitu zuen-eta zerbitzuen prestazioa».
Donostia, 2018ko ekainaren 4a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS