Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2991

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzea bidezko dela iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat sortzea bidezkoa dela.

Hala ere eta guztiz ere, une honetan ezin da zehaztu bidezko jo den farmazia-bulego hori non kokatuko den, harik eta farmazia-eskualde berean farmazia-bulego bat sortzeko 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez hasitako beste prozedura bat bukatu arte.

Horiek horrela, farmazia-bulego barri bat sortzeko deialdia orain eginez gero, ez lirateke beteko Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 1.3 artikuluan ezarritako baldintzak, zeinak kokalekua berariaz aipatzea behartzen baitu.

Horregatik, bada, zuzenbidera doituago legoke eta farmazia-bulego berriaren titulartasuna eskuratu nahi duten interesdunentzat mesedegarriago izango litzateke deialdi hori ez egitea harik eta kokapenari buruzko zalantza behin betiko argitu arte.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzea bidezko dela iragartzea.

Bigarrena.– Farmazia-bulego hori sortzeko deialdia egiteko iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaritzaren Aldizkarian, kokalekua jakin bezain laster, 11/1994 Legearen 13. Artikuluan ezarritako irizpideekin bat.

Hirugarrena.– Iragarki horrek, gainera, farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea zehaztuko du, nahitaez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala