Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2018ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2974

IRAGARKIA, alkoholimetroen eta etilometroen mantenua xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-029/2018).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-029/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: alkoholimetroen eta etilometroen mantenua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 500.000 euro, BEZa (%21) barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2018ko apirilaren 16a.

b) Gauzatze-eguna: 2018ko maiatzaren 28a.

c) Kontratista: Dräger Safety Hispania, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 500.000 euro, BEZa (%21) barne.

Erandio, 2018ko maiatzaren 29a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala