Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2018ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2971

538/2018 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira osasun-zentroak eta kontsultategiak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako diru-laguntza deialdiko batzordeko kideak.

Osakidetza Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, osasun-zentroak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko, hala nola, behar diren altzariak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2018. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin da, eta, erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenez, Osakidetzako zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.

Azaldu den guztiaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea honako hauek:

Epaimahaiburua:

– Titularra: Osakidetzako Ekonomia Kudeaketako zuzendaria.

– Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

Bokalak:

– Titularra: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea.

– Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

– Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen zuzendariordea.

– Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen zuzendariordetzaren ordezkari bat.

– Titularra: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.

– Ordezkoa: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.

– Titularra: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.

Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Idazkaria:

– Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

– Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

M.ª JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala