Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2018ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2970

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Finantza Politikako zuzendariarena, Previsión Quirúrgica Mutualista, EPSV borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean esku hartzeko erabakiari buruzkoa.

Finantza Politikako Zuzendaritzako finantza-erakundeek Previsión Quirúrgica Mutualista EPSV borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen egoera aztertu dute, eta ikusi BGAEaren egonkortasuna arriskuan jartzeko moduko ekonomia- eta administrazio-gabezia larriak izateko zantzuak dituela. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1.– Erabaki da Previsión Quirúrgica Mutualista, EPSV erakundean esku hartzea, 2018ko maiatzaren 10ean.

2.– Finantza Politika Zuzendaritzako funtzionario hauek BGAEaren kontu-hartzaile izendatzea:

– Álvaro Díez Aguirregoitia.

– Luis Carlos Izquierdo Goikoetxea.

– Izaskun Txarroalde Etxeandia.

3.– Kontu-hartzaileen jarduketa BGAEei buruzko 5/2012 Legearen 65. artikuluan eta urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera egingo da.

4.– Esku-hartze hori Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

5.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

6.– Ebazpen hau erakundeari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, ezagutu dadin eta bere ondorioak izan ditzan; gainera, ohartarazpen hau egiten zaio: ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotzi gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala