Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2923

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den araudia bete ez izana (Erregistroa: EBI600).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den araudia bete ez izana, zeinak dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin ezin jarraitu ahal izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Fernández Aguilar, S.L. enpresari jakinaraztea, jardueraren titular baita, aplikatzekoa den araudia bete ez izana turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.

Fernández Aguilar, S.L. enpresari 15 egun balioduneko epea ematea espedientearen eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jenerala 23, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den enpresa jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala