Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2916

EDIKTUA, desahuzioari buruz bideratutako 517/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko 517/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Andres Lopez Gemio.

Abokatua: Javier Luengo Caballero.

Prokuradorea: Sandra Perez Alba.

Demandatua: Miguel Angel Navarro Cano.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-02-15ean, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Baiesten dut Sandra Pérez Alba prokuradoreak aurkeztutako demanda, Andrés López Germioren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutakoa, zeinak, hala berean, Feliciano López Gemioren ordezkaritzan jardun baitu. Demanda Miguel Ángel Barroso Canoren aurkakoa da.

Deklaratzen dut demandatuak ez duela titulurik, honako helbide honetako etxebizitza okupatzea ahalbidetzen dionik: Maiatzaren Lehena Taldea, 27 behe ezk. Barakaldo.

Agindua ematen dut demandatua higiziezin horretatik desahuzitzeko.

Deklaratzen dut prakarioagatiko desahuzioa bidezkoa dela, eta demandatua kondenatzen dut honako helbide honetako garajea eta trastelekuak uztera: El Desierto plaza 5, 2. sotoa, 62. trastelekua, Barakaldo.

Auzialdi honetan eragindako kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Miguel Angel Navarro Cano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala