Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2914

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko maiatzaren 10eko Agindua, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko laguntzak arautu eta horien deialdia egiten duen 2018. ekitaldirako laguntzak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduan, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko laguntzak 2018ko ekitaldirako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten dituena (2018ko maiatzaren 23ko EHAA, 98. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

2018/2730 (42/26) orrialdean, III. Eranskineko 2.2.3.atalean, honako hau dio:

«2.2.3.– Atal horren barruan sartu ahal izango dute 2015etik hobetu beharreko negozioan edota establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztatzen duten enpresek. Dena den, onartuko dira titulartasun-aldaketak, familiako oinordetza dela-eta (4. gradura arteko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-kidetasuna).»

Baina hau esan behar du:

«2.2.3.– Atal horren barruan sartu ahal izango dute 2015a baino lehen hobetu beharreko negozioan edota establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztatzen duten enpresek. Dena den, onartuko dira titulartasun-aldaketak, familiako oinordetza dela-eta (4. gradura arteko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-kidetasuna).»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala