Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2909

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2017rako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko urriaren 3an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko urriaren 3an egindako bileran onartu zuen gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2017rako deialdia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko urriaren 4ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko EHAAn argitaratua, 193. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, alde batetik, deialdi honen babesean diru-laguntza zer enpresak jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein enpresari emandako diru-laguntzak aldatu diren; halaber, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DU DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2017rako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz laguntzen diren kontratuak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezkeela, EAEko 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren esparruan edo Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala