Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2908

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 29koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez epea luzatzen baita eskabideak aurkezteko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduan xedatutako laguntzak eskatzeko; agindu horretan 2018. urterako deialdia egin da 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko.

2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzetarako 2018ko deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu horren bosgarren oinarrian dago ezarrita laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, aginduak ondorioak sortzen dituen egunetik aurrera, hau da, agindua 2018ko maiatzaren 8an argitaratu bazen, ondorioak ditu argitaratu eta biharamunetik aurrera; beraz, epe hori 2018ko ekainaren 8an amaituko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluan dago xedatuta Administrazioak ezarritako epea luza dezakeela, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, komenigarritzat jotzen badu, besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie eta beste arauren batek aurkakorik ez badio. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.

Horrekin bat, izan daiteke deialdi honek interesa eragin diezaiekeen zenbait parte-hartzailek benetako zailtasunak izatea euren eskabideak behar bezala aurkezteko behar dituzten jarduketa guztiak egiteko. Hori dela eta, inguruabarrak ikusita, laguntza horiek eskatzeko hasieran emandako epea beste erdi batez luzatzea komeni dela ulertu da.

Ondorioz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak proposatuta, ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritza Legea, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 74/2017 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

2018ko ekainaren 29ra arte, egun hori barne, luzatzea 2018ko deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduan xedatutako laguntzak eskatzeko; agindu horren bidez onartu ziren, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak (2018ko maiatzaren 8ko EHAA, 87. zk., eta huts-zuzenketa, 2018ko maiatzaren 24ko EHAA, 99 zk.).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala