Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2859

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren).

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduratarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

2.6.2 oinarriari jarraikiz, Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat ireki zuen (2018ko maiatzaren 16tik 22ra arte, biak barne) izangai onartuek eta baztertuek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago) aurkez zezaten irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren homologatuak diren hizkuntza-titulazioa edo ziurtagiria, edo ziurtatzeko salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan aurreikusia). Halaber, Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiko emaitzak argitaratu dira.

6.2.6 oinarriarekin bat etorriz, eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez daukaten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren).

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» – «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, bost laneguneko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala