Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2018ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2854

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitza partikular batzuetako gelei baja emateko ebazpena (Erregistro-zenbakia: LBI83).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea aipatutako ebazpena. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Eranskinean aipatzen den pertsonari jakinaraztea, jardueraren titularra baita, jarduera eteteko ebazpena eman dela bere turismo-erabilerarako etxebizitza partikularretako gelei dagokienez.

Aipatutako pertsonari 15 egun balioduneko epea ematea ebazpenaren eduki osoa ikusteko, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jenerala 23, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 18a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala